ZITOSOLA (hialoplasma) -Zitosola zitoplasmaren zati bat da. -Mintz eta organuluen artean dagoen gunea. -Zelularen bolumenaren erdia baino gehiago hartzen du.
KONPOSIZIOA: -Gehienetan, zelulako proteinen %25-50 zitosolean dago. ● Urez osatuta batez ere. (%70-90) ● Proteinez. -Gehienetan, zelulako proteinen %25-50 zitosolean dago. -Milaka entzima -Egitura antolatuak osatzen dituzten proteinak ● Beste hainbat substantziaz: mota desberdinetako ARNa, aminoazidoak, gluzidoak, era askotako ioiak … ● Inklusioak: glukogeno edo lipidoenak gehien bat, mintzez inguratu gabeak.
Proteina-ugaritasunari esker: - Guztiz antolatuta dagoen substantzia jelatinakara da. - Trinkotasunari dagokionez, aldi batzuetan jelatinakaragoa da eta beste batzuetan isurkariagoa (likidoagoa) Zitosola koloidea edo dispertsio koloidala da Uretan hainbat molekula daude sakabanaturik.
ZER DA DISPERTSIO KOLOIDALA? - Bi fase dituen sistema da, gehienetan bat likidoa (fase sakabanatzailea) eta bestea partikula solidoz osaturikoa (fase sakabanatua). Partikula hauek 0,001 eta 0,1 μm arteko diametroa dute. - Zitosolan ura da fase sakabanatzailea eta beste hainbat molekulak, aldiz, fase sakabanatua.
-Bi egoera: (Konposizio berdina/propietate eta itxura desberdina) -SOL egoera: partikula solidoak likidoekin nahasita daude:itxura likidoa -GEL egoera: uraren proportzioa jaistean, fase sakabanatuko partikulak elkartu: itxura likatsua (erdi solidoa) Sol egoeratik gelera erraz pasa daiteke: GELIFIKAZIOA (ph balio altuak, T altuak eta gatz kontzentrazio aldaketak) Gel egoeratik solera kasu zehatz batzuetan baino ez. (zitoplasmako organuluen menpe)
FUNTZIOAK: -Materialen erreserbarako konpartimendua da: -Disolbaturiko glukosa -Glukogeno-partikulak edo tanta lipidikoak -Leku egokia da erreakzio anaboliko zein katabolikoak gauzatzeko. -Proteinak zitoeskeletoa eratuz antolatzen dira.