MITOKONDRIOA PEDRO RAMIREZ
IRUDIAK: Mitokondrio baten irudia mikroskopio elektronikoa erabiliz Mitokondrioak zelularen zitoplasman kokatutaK
DEFINIZIOA: MITOKONDRIOAK ZELULA EUKARIOTIKO GUZTIETAN (animalia zein landare) AURKITZEN DIREN ORGANULUAK DIRA, PROZESU KATABOLIKOEN BITARTEZ ZELULAREN ENERGIAREN EKOIZPENAREN ARDURADUNAK DIRENAK.
TEORIA ENDOSINBIOTIKOA ZER DA? Hipotesia da, zelula eukariotoen plastoak eta mitokondrioak endozitosiaren bidez aspaldian erantsitako bakterioak direla proposatzen duena. Teoria honen arabera, beraz, zelula eukariotoen organulu horiek bakterio askeak ziren, era sinbiotikoan jatorrizko zelula eukarioto batean integratu zirenak. Sinbiosi mota berezi honi ENDOSINBIOSI deitu zitzaion. NOIZ ETA NORK? Lynn Margulisnn biologo estatubatuarrak 1967an plazaratu zuen. MITOKONDRIOEN KASUA: Teoriak dioenez orain dela 1000 milioi urte inguru gertatu ziren hauen fagozitatze- eta sinbiosi-prozesuak. Baina sinbiosian dauden izaki bizidunek haien onurarako burutzen dute prozesua: Mitokondrioaren onura≈ ingurune egonkorra eta mantenugaietan aberatsa lortzea. Zelularen onura≈ mitokondrioaren jarduera berenganatzea: oxigenoaz baliatuz materia organikotik energia eskuratzeko gai izatea (ATP molekulen sintesiaren bidez).
Zelula eukariotikoak (nukleoduna) bakterioa aerobiko eta heterotrofoa fagozitatzen du; hala ere, hau digeritu beharrean, sinbiosian mantentzen dira. Horrela fagozitatutako bakterioa (geroago organulu bihurtuko dena) ingurune eta mantenugaiak eskuratzen ditu bere jarduera aurrera eramatea errezten dizkiotenak. Gainera, ostalaria den zelula bakterioak sintetisatutako gaitaz baliatuko da bere jarduera propioa Aurrera eramateko (MITOKONDRIOEN KASUAN ENERGIA LORTZEKO ATP MOLEKULETAZ). TEORIA UKATZEN DUTENEK MITOKONDRIOA ZELULA KANPOTIK BIZIRIK IRAUN AHAL EZ IZATEAN OINARRITZEN DIRA, BAINA HORI JUSTIFIKAGARRIA DA OSO ESTU LOTU BAITIRA BI IZAKIAK ETA EBOLUZIOAREN PODERIOZ MITOKONDRIOAK HAINBAT EGITURA GALDU BAITITU (ZELULA-PARETA , ESATE BATERAKO).
EZAUGARRIAK TEORIA ENDOSINBIOTIKOAREN FROGA DIRENAK: 1) TAMAINA (0,5-1 μm) Mitokondrioek prokarioto handien tamaina dute. 2) ADN PROPIOA ADNmt biribila da, bakterioek dutenaren antzekoa. Autonomia genetikoa dute eta ugaltzekoa ere Aintzinean bakterio izatearen arrastoa. ARN mota eta PROTEINEN SINTESI INDEPENDENTEA 3) MINTZ BIKOITZA Bat fagozitatzean sortutakoa (MINTZ PLASMATIKOAREN ANTZEKOA). Bestea berez bakterioa zuena (SOILIK ORGANULUAN AGERTZEN DA). 4) ZELULAK MITOKONDRIOAK GALDUZ GERO EZIN DITU BERRIZ SORTU. 5) SINTETISATZEN DITUZTEN ERRIBOSOMAK BAKTIRIOEK DITUZTEN ANTZEKOAK. MITOKONDRIO KOPURUA ANIMALIA-ZELULAN ±500 MITOKONDRIO MULTZOARI KONDRIOMA DERITZOGU.
EGITURA: MINTZAK KANPO MINTZA: GERUZA LIPIDIKO BIKOITZA (MINTZ PLASMATIKOAREN ANTZEKOA). PROTEINA UGARI PROTEINAK POROAK ERATZEN DITUZTE MINTZAREN IRAGAZKORTASUNA HANDITUZ (IOI ETA PROTOIEN SARRERA ETA IRTEERAK ERRAZTU). MINTZEN ARTEKO GUNEA: ZITOSOLAREN ANTZEKO KONPOSIZIOA , MINTZEN ARTEKO GUNEA BETETZEN DU. ATParen ENERGIA TRANSFERENTZIAN PARTE HARTZEN DUTEN HAINBAT ENTZIMA BARNE-MINTZA: EZ DA BATERE IRAGAZKORRA, EZ BAITU PORORIK ETA ESPEZIFIKOTASUN HANDIA DU. ENTZIMA ETA PROTEINEN KONTZENTRAZIO HANDIENA DU. KOPURU HANDI HAU MANTENTZEKO, BARRUALDERAKO TOLESDURAK DITU, GANDORRAK, AZALERA HANDITZEN DUTENAK. PROTEINA GARRAIATZAILE UGARI DITU. ARNASKETA ZELULARRERAKO EZINBESTEKOAK DIREN ENTZIMAK (ATP SINTETASA, adib.) Gandorrak zelula prokariotikoen mesosomen ondorengoak bezala hartzen dituzte zenbait zientzialarik.
EGITURA: MATRIZE MITOKONDRIALA MITOKONDRIOAREN BARNEKO GUNEA. OSAGAIAK: 1) ENTZIMA-KANTITATE HANDIA Hainbat substantzien katalisi- erreakzioak burutzeko ingurune aproposa da, hala nola azido pirubiko eta gantz azidoena. 2)ADNa (ADN MITOKONDRIALA) Baita honen erreplikazioa edo bikoizketa, transkripzioa eta itzulpena kontrolatzeko ENTZIMAK ere. 3)ERRIBOSOMAK, PROTEINA MITOKONDRIALEN SINTESIRAKO. 4) SUBSTANTZIA ANITZAK: IOIAK eta NUKLEOTIDOAK. Horrela matrizea ezinbestekoa da mitokondrioarentzat, bertan burutzen baititu zenbait prozesu metaboliko, honek eskaintzen dion ingurunea ezin hobea delako (zelularekin alderatuz gero, zitosolaren parekoa izango litzateke matrizea).
ADN MITOKONDRIALA MITOKONDRIOAREN BEREZKO MATERIAL GENETIKOA DA. KATE BIKOITZA, ZIRKULARRA ETA SARRATUTA KOKAPEN FINKORIK EZ DUENA MATRIZEAN. ETENGABEKO ERREPLIKAZIOAN, ez da modu sinkronikoan gertatzen prozesua. AMARENGANDIK HEREDATZEN DA ESPERMATOZOIDEAK ISATSA GALTZEAN MITOKONDRIOA GALTZEN BAITU. EZ DA ERREKONBINATZEN HONEN ERALDAKETA MUTAZIOEN BIDEZ. ERABILERA: INDIBIDUOAK IDENTIFIKATZEKO eta hauek KOKATZEKO TALDE DESBERDINETAN (HORTAZ, OSO ERABILGARRIA DA PALEONTOLOGIAN) ADNmt-k hainbat EZAUGARRI berezi ditu, garrantzitsuenak: zenbait gaixotasunen kausa izan daiteke (obesitatea pairatzeko tendentzia ADNmt-ren bidez heredatzen deneko hipotesia proposatzen da), gainera klonazioan klon identikoak lortu ahal ez izatea eragiten du; ADN nuklearra kopiatzen bada ere ADNmt ez dago honen menpean, informazio erabat desberdinak baitituzte bi azido nukleikoek.
IRUDIAK: ADNmt
FUNTZIOA: ARNASKETA ZELULARRA MITOKONDRIOEK BI PROZESU BETETZEN DITUZTE: METABOLITOEN OXIDAZIOA (KREBS-en ZIKLOAREN BIDEZ). ATP MOLEKULEN SINTESIA (ARNAS KATEA eta FOSFORILAZIO OXIDATIBOAREN BIDEZ).