Η παρουσίαση φορτώνεται. Παρακαλείστε να περιμένετε

Η παρουσίαση φορτώνεται. Παρακαλείστε να περιμένετε

OPIOIDEAK MINAREN TRATAMENDUAN Opiofobia eta opiofiliaren arteko oreka nekeza 22 liburukia; 5 Zk, 2014.

Παρόμοιες παρουσιάσεις


Παρουσίαση με θέμα: "OPIOIDEAK MINAREN TRATAMENDUAN Opiofobia eta opiofiliaren arteko oreka nekeza 22 liburukia; 5 Zk, 2014."— Μεταγράφημα παρουσίασης:

1 OPIOIDEAK MINAREN TRATAMENDUAN Opiofobia eta opiofiliaren arteko oreka nekeza 22 liburukia; 5 Zk, 2014

2 Aurkibidea Sarrera Opiode berriak eta ez hain berriak. Terapeutikan duen tokia Opioide bidezko tratamenduaren onura eta arriskuak epe luzera Opioideak murriztu edo etetea Opioideen errotazioa Ideia nagusiak

3 Sarrera (I) OMEren arabera, herrialde bateko opioideen kontsumoa mina nola tratatzen den jakiteko adierazle egokia da. Azken hamarkadetan datuak nabarmen hobetu dira, beste faktore batzuen artean osasun arloko profesionalak minarekin lotutako arazoen gainean sentsibilizatuago daudelako, zainketa aringarrien unitateak sortu direlako eta oztopo administratibo zenbait desagertu direlako. Opioide berriak agertu dira pixkanaka merkatuan Gero eta gehiago erabiltzen dira onkologikoa ez den min kronikoan Presio komertziala

4 Sarrera (II) Oker erabiltzeko eta gehiegi hartzeko arriskua
<<Opioideen epidemia>>?: AEBan opioideen gaindosiak eragindako hilkortasuna laukoiztu egin da bitartean (urtean heriotza izatetik heriotza izatera pasatuz) EAEn: 2003an 2,9 DBE eta 2013an 10,3 DBE Opioide nagusien artean, gehienak modu transdermikoan hartzen dira. Ahotik hartzen direnen artean, kontsumoak gora egin du multzoko berrienak hartzeko agintzen delako

5 Sarrera (III)

6 Opiode berriak eta ez hain berriak. Terapeutikan duen tokia (I)
Morfina Erreferentziazko opioide nagusia Formulazio ugarikoa Merkeena Haren kontsumoa egonkortu egin da

7 Opiode berriak eta ez hain berriak. Terapeutikan duen tokia (II)
Oxikodona Ez da uste morfinak baino onura/arrisku balantze hobea duenik. Mendekotasun gehiago sor dezake morfinak baino. Beste opioide agindu edo dosia murriztuz gero, liberazio kontrolatuko beste opioide batzuekin baino abstinentzia-sindrome bortitzagoak ager daitezke. Nagusiki, CYP3A4 ibilbidea jarraituz metabolizatzen da. Isoenzima horren inhibitzaileek (antibiotiko makrolidoak, antifungiko azolak…) plasman oxikodona gehiago metatzea eragin dezakete. Kontuan izan dosia egokitzerakoan.

8 Opiode berriak eta ez hain berriak. Terapeutikan duen tokia (III)
Oxikodona/naloxona Opioideekin lotutako idorreria murrizteko asmoz garatu da, hesteetako opioideen errezeptoreetan naloxonak aurkako eraginari esker. Ez da egin oxikodona/naloxona eta libragarri profilaktikoekin batera hartzen den morfina alderatzeko zuzeneko ikerketarik. Eraginkortasuna aztertzeko ikerketetako bakar batean ere ez da lortu erreskateko tratamendu libragarria alde batera uzterik paziente-kopuru handi samar batean. Egunean gehienez 80 mg /40 mg-ko dosia har daiteke, izan ere, naloxona dosia areagotzeak analgesia murriztea eta abstinentzia-sindromea azaleratzea eragin dezake. Erabilera oxikodona dosia baxu edo ez horren handiak behar dituzten pazienteetara mugatu behar da. Ez du abantaila argirik: libragarrien erabilera ez du erabat ekiditen eta morfina eta oxikodona baino dezente garestiagoa da

9 Opiode berriak eta ez hain berriak. Terapeutikan duen tokia (IV)
Hidromorfona Potentzia handiko opiodea da eta morfinak baino mendekotasun handiagoa sorraraz dezake. Dezente garestiagoa da. Ez dago liberazio azkarreko forma galenikorik: eragozpena da tratamenduak hasteko eta baita erreskaterako analgesia abiatzeko ere. Morfina baino metabolito aktibo gutxiago ditu eta, ondorioz, mesedegarria izan daiteke giltzurruneko gutxiegitasun larrian

10 Opiode berriak eta ez hain berriak. Terapeutikan duen tokia (V)
Tapentadola Tramadolaren antzeko sendagaia da kimikoki. Ekintza mekanismo mistoa du: μ-opioide errezeptoreen agonista da eta noradrenalinaren birkaptazioaren inhibitzaile ere bai. Retard forma galenikoak daude soilik eskuragarri. Ez da finkatu beste opiodeen pareko dosi potentziakiderik Min kronikoa: ez dago nahikoa datu eraginkortasun alderatua balioesteko. Efektu kaltegarriak beste analgesiko opioide batzuen antzekoak dira Ebaluazio independenteetatik ondoriozta daitekeenez, tapentadola ez da inolako aurrerapena terapiaren ikuspegitik

11 Opiode berriak eta ez hain berriak. Terapeutikan duen tokia (VI)
Fentanilo transdermikoa Morfinak baino idorreriaren intzidentzia urriagoa eta haren baliokidea den analgesia eragin dezake, baina ebidentzia kalitate urrikoa da PKG guztiak ez datoz bat: zenbaitetan lehen lerroko aukeraren bat modura gomendatzen da eta beste batzuetan irensteko arazorik izanez gero soilik gomendatzen da (ahotik hartzeko morfinaren alternatiba modura) Min ezegonkorrean ez da erabili behar. Oro har, aldez aurretik opioideekiko tolerantzia erakutsi duten pazienteengan soilik erabiltzea gomendatzen da. Bizitzako azken egunetan erabiltzen hastea ez da gomendagarria

12 Opiode berriak eta ez hain berriak. Terapeutikan duen tokia (VII)
Fentanilo transdermikoa Garrantzitsua da pazienteei txaplatak behar bezala aplikatzeari buruzko kontseiluak ematea eta beroaren ondorioz gaindosia izateko arriskua dagoela ohartaraztea. Esposizio nahigabekoari buruzko informazio-orria: Fentanilo transmukosoa Fentanilo transmukosoa, ahotik nahiz sudurretik hartuta, paziente onkologikoak izaten duen min bortitzean erabil daiteke. Merkatuan dauden sudurretik hartzeko bi fentanilo motak ez dira trukagarriak:

13 Opiode berriak eta ez hain berriak. Terapeutikan duen tokia (VIII)
Buprenorfina transdermikoa Propietate agonista eta antagonistak dituen opioidea; beste opioide batzuk hartzen dituzten pazienteei abstinentzia-sindromea ekarri ahal die Sabai terapeutikoa du. Ezin da esan arnasketa-beheraldia gertatu ezin denik. Ez da beharrezkoa estupefazienteen errezeta egitea banatzeko. Eraginkortasunari buruzko ebidentzia nahikoa ahula da. Mina tratatzeko beste aukera bat da.

14 Opioide bidezko tratamenduaren onura eta arriskuak epe luzera(I)
Analgesiko opioideek argi zehaztutako funtzioa dute min akutu bortitzearen eta min onkologikoaren tratamenduan Onkologikoa ez den min kronikoa: erabilera eztabaidagarria Sei hilabetetik aurrerako eraginkortasun eta segurtasunari buruzko ebidentzia oso mugatua Entseguetan maiz gertatzen da tratamendua alde batera uztea (% 20-80) Opioideekiko mendekotasuna min kronikodun pazienteen herenak baino gehiagok pairatzen du Adikzio-arriskua (zenbaki aldakorrak baina % 0-50 bitartekoak) Egunean 100 mg morfina edo haren baliokidea den dosia baino gehiago hartzen duten pazienteek gaindosia izateko 9 bider arrisku gehiago dute egunean 20 mg-ko dosia hartzen dutenek baino. Soilik gomendatzen da opioideen erabilera beste tratamendu batzuekin onurarik izaten ez duten pazienteentzat

15 Opioide bidezko tratamenduaren onura eta arriskuak epe luzera(II)
Onkologikoa ez den min kronikoa: erabilerarako gomendioak ikusi INFAC 2008 hasi aurretik pazientearen azterketa kliniko zorrotza egitea adikzio-arriskua ebaluatzeko tresnak (esate baterako, Opioid Risk Tool izenekoa) pazienteei eta senideei opioideen erabilera kronikoari buruzko arriskuen inguruko heziketa ematea; opioideak zuhurtasunez preskribatzea, dosia mailaka igoz monitorizazioa maiztasunez egitea opioideen eraginkortasuna, efektu kaltegarriak eta neurriz gaineko balizko erabilerak ebaluatzeko eraginkortasuna neurtzeko, helburu errealista planteatzea: hobekuntza funtzionala edo mina % 30 arintzea Opioideak agintzeko laguntza-tresnak: National Pain Center- Universidad McMaster-Canadá

16 Opioideak murriztu edo etetea onkologikoa ez den min kronikoan

17 Opioideak murriztu edo etetea onkologikoa ez den min kronikoan
Opioidea nola eten Opioidea ez da bortizki eten behar. Pixkanaka egin behar da, 2 aste eta 4 hilabete arteko epean 1-2 astero dosi osoa, gehienez,% 10 murriztea gomendatzen da Behin hasierako dosiaren herenera iritsita, 2-4 astero % 5 murriztu Prozesuan zehar sendagai lasaigarri edo hipnotikoak ekiditea gomendatzea da, bereziki, benzodiazepinak. Beste analgesikoak ordu finkoetan erabiltzea komenigarria izan daiteke

18 Opiodeen errotazioa (I)
Opioidearen administrazio bidea edo opioidea bera aldatzea hasierako opioidearekin analgesia egokia lortzen ez denean edo arazoak ekar ditzaketen efektu kaltegarriak agertzen direnean. Min onkologikoan maiz erabiltzen den estrategia Opioide batetik bestera norbanakoaren erantzuna aldatu egin daiteke, bai analgesiaren kasuan eta baita efektu kaltegarrien kasuan ere (horretan oinarritzen da) Gida gehienetan aukera egokitzat hartzen da, nahiz eta eraginkortasunaren ebidentzia oso mugatua izan Opioideen aldaketa egiteko gomendio desberdinak: analgesiarekin lotutako dosi baliokideak kalkulatu eta sendagai berriaren hasierako dosia % murriztu hasierako opioidearen dosia murriztu opioide berriaren dosia titulatzen den bitartean

19 Opioideen errotazioa (II)

20 Opioideen errotazioa (III)

21 Ideia nagusiak (I) Opioide nagusien tratamendua onkologikoa ez den min kronikoan eztabaidagarria da oraindik. Egokia izan daiteke mina bortitza eta jarraitua denean eta zentzuzko beste terapia batzuekin arintzen ez denean. Mina arintzeari dagokionez, ez dago opioide jakin bat, ezta morfina ere, beste edozein baino hobea izan daitekeenaren ebidentzia argirik

22 Ideia nagusiak (II) Egunean 100 mg morfina edo haren baliokidea den dosia baino gehiago hartzen duten pazienteek gaindosia izateko arrisku gehiago dute. Onkologikoa ez den min kronikoaren tratamenduan opioideak erabiltzen direnean, aldian behin eraginkortasuna ebaluatu behar da eta pixkanaka etetea komeni da.

23 Informazio gehiago eta bibliografia…
INFAC 22 liburukia; 5 Zk, 2014 Eskerrik asko!!


Κατέβασμα ppt "OPIOIDEAK MINAREN TRATAMENDUAN Opiofobia eta opiofiliaren arteko oreka nekeza 22 liburukia; 5 Zk, 2014."

Παρόμοιες παρουσιάσεις


Διαφημίσεις Google