19. Gaia SOINUA II Lan hau Creative Commons-en Nazioarteko 3.0 lizentziaren mendeko Azterketa-Ez komertzial-Partekatu lizentziaren mende dago. Lizentzia horren kopia ikusteko, sartu http://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/3.0/es/ helbidean
2 Soinuaren ezaugarriak Gure belarriak gai dira soinu gogorrak ahuletatik alderatzeko, soinu bat instrumentu batetik edo bestetik datorren bereizteko, pertsona batek edo bestek hitz egiten duen antzemateko,… Guzti hau soinu uhinen ezaugarriekin erlazionaturiko hiru ezaugarriei esker gertatzen da: SONORITATEA, TONUA eta TINBREA. Ezaugarri subjektibo hauek soinu-uhinen ezaugarri fisikoekin erlazionatuta daude. Erlazio hau ondoko taulan agertzen da.
Ozentasun-maila Soinuaren intentsitatearekin erlazionatzen da Zuhaitzeko hosto baten erorketa Soinu ahulagoak Sonoritatearen arabera izan daitezke Oso jasanezinak izan daitezke. Soinu bortitzagoak
Soinuaren intentsitatea Soinu GOGORRAK edo soinu AHULAK bereiztea ahalbidetzen duen ezaugarria da. Soinu intentsitateak ondo bereizi beharreko bi alderdi azaltzen ditu: alderdi objektibo eta subjektiboa. INTENTSITATE FISIKO edo OBJEKTIBOA: hau da, bolumen akustikoa. Uhinak garraiatzen duen energia izango da eta berau, presio uhinaren anplitudearekiko proportzionala da. SONORITATEA edo INTENTSITATE SUBJEKTIBOA: intentsitate objektibo jakin bateko soinuak belarrian eragiten duen inpresioa da. Bigarren hau intentsitatearen menpe egoteaz gain bere maiztasunaren menpe ere badago. Bigarren gaian ikusi genuen bezala, uhin baten intentsitatea honek garraiatzen duen energia eta uhinaren potentziarekin estuki erlazionatuta dago.
Soinuaren kasuan interesgarria da intentsitate eta potentzia akustikoaren arteko erlazioa aztertzea. Ikasitakoaren arabera: Uhinaren potentzia eta uhinaren intentsitatea, eta ondorioz: Soinua uhin esferikoa denez (ingurune isotropoetan hedapen abiadura berbera baitu norabide guztietan), potentzia jakin bateko soinu iturri batek emititzen duen soinuaren intentsitatea fokutik dagoen distantziaren arabera honela aldatzen da: Belarriak nabaritu dezakeen soinu intentsitate tartea oso zabala da: balio minimoa edo INTENTSITATE ATARIA I0=10-12 w/m2-koa da, intentsitate maximoaren balioa 1 w/m2-koa izanik. Balio honetatik gorako soinuek gure belarrietan mina eragiten dute eta, inoiz, tinpanoaren haustura ere eragin dezakete.
Intentsitate balio hauek gure belarrian eragiten duten estimulua edo sonoritatea nolakoa den neurtzeko Weber-Fechner-en lege psikofisikoa erabiltzen da, zeinaren arabera, sonoritatea (β) eragin dituzten estimuluen intentsitateen logaritmoarekiko proportzionalak izaten diren. β:sonoritatea (dB) I: soinu intentsitatea (w·m-2) I0:intentsitate ataria (10-12 w·m-2) Aurreko adierazpenaren arabera, atariko intentsitatea 0 dB-ko sonoritateari dagokio eta 1w/m2-ko intentsitate maximoak 120 dB-ko soinu sentipena eragiten du.
2.1 Intentsitatea Sonometroaren bitartez neurtzen dugu Soinuaren intentsitate maila dezibelioen eskalan neurtzen da. Neurketa unitatea dezibelioa (dB). Ikus http://es.slideshare.net/mundociencias/el-sonido-2732350 aurkezpeneko 32. diapositiba
Soinuaren ezaugarriak 2.2 Tonua Bibrazioaren maiztasunarekin erlazionatzen da. Ontzi baten sirena hotsa: larria Zorrotza baino urrunagoa iristen da Soinu larriak Tonuaren arabera izan daitezke: Soinu zorrotzak Txilibitua: zorrotza Soinu larriaren irudikapena: maiztasun baxua Oinu zorrotzaren irudikapena: maiztasun altua
Soinuaren tonua Soinu ALTUAK edo BAXUAK bereiztea ahalbidetzen digun ezaugarria da. Beraz, ezaugarri honi esker musikazko instrumentu batek igorri ditzakeen nota ezberdinak ezberdindu ditzakegu. Tonua eta soinuaren maiztasuna bat datoz, hau da, segundo batean jasotako konpresio eta arrarifikazio kopuruaren arabera soinuaren tonua bat edo beste izango da. Soinu altuek maiztasun altuak dituzte (uhin luzera txikiak) eta soinu baxuek, maiztasun baxuak dituzte (uhin luzera handiak). Honen arabera erraz uler daiteke, tonua hertzioetan neurtzen dela. Ohiko belarri batek 20 eta 20000 Hz bitarteko soinuak antzematen ditu, maiztasun tarte honi BITARTE ENTZUNGARRIA deitzen zaiolarik.
Maiztasunaren arabera soinu motak bereiz daitezke. Aurrekoaren arabera garbi dago soinu uhina sor ditzaketen fokuek ez dutela beti soinua sortzen gure belarrietan. Hori kontutan hartuta, soinu uhinak honela sailka ditzakegu: - UHIN ENTZUNGARRIAK: soinuak eurak dira. Uhin horien maiztasunak entzumena suspertzen du; aipatutako suspertzea 20 Hz-20000 Hz frekuentzi tartean gertatzen da gizakiongan, nahiz eta azkeneko muga honek behera egin urteak aurrera joan ahala. - UHIN ENTZUNEZINAK: gizakiok daukagun entzumenarekin ez ditugulako entzuten esaten zaie horrela; beste animali batzuek, ostera, entzun egiten dituzte, txakurrek edota saguzarrek, besteak beste. Bitan bereizten dira: Infrasoinuak: 20 Hz baino gutxiagoko maiztasuna dute. Ultrasoinuak: 20000 Hz baino gehiagoko maiztasuna dute.
2.3 Soinuaren ezaugarriak: Tinbrea txirula Denbora berdinean 3 oszilazio ditu baina fokuaren berezko ezaugarria ezberdina da. Tinbrea fokuaren ezaugarriekin dago lotuta. Foko ezberdinak soinu ezberdinak sortzen ditu, tinbre ezberdinak dutenak. klarinetea saxoa oboea Uhinaren formarekin erlazionatzen da. Nota musikala berdina da (maiztasuna) eta instrumentua ezberdina da. Soinua ezberdina da tinbrea ezberdina izateagatik.
Soinuaren tinbrea Intentsitate eta tonu berdineko baina foku desberdin bik sortutako soinuak bereiztea ahalbidetzen digu. Fokuaren ezaugarria ematen digu. Soinuak ez dira puruak, baizik eta, oinarrizko uhinari gainezartzen zaien higidura periodikoen ondorioa da, higidura periodiko hauek HARMONIKOAK deitzen direlarik. Harmonikoak maiztasun nagusiaren maiztasun multiploak dira; intentsitate txikiagorekin bada ere, maiztasun horiek ere soinu fokuak igortzen ditu. Uhin ezberdin hauen gainezarmenaren ondorioz, soinuak bibrazio ez sinusoidalak izaten dira. Musika nota batek, pianoak sortutakoa izan zein flautak sortutakoa izan, maximo berbera dauka (maiztasun nagusiari dagokio) eta maximo horrekin beste tontor batzuk ere izango ditu (maiztasun desberdinei dagozkie). Ezaugarri guzti horien multzoak musika-tresna bakoitzaren berezko tinbrea ematen du. Uhinene eredua aplikatuz Soinua harmoniko ezberdinekin eta bere deskonposaketa harmonikoetan.
3 Soinuaren islapena: oihartzuna eta erreberberazioa Hesia edo oztopoa badago soinua islatu egiten da (errebotea egiten du). Uhinaren islapenak oihartzuna eta erreberberazioa ematen du. Oihartzuna dagoenean soinua errepikatu egiten da. Erantzuten digutela dirudi. Ikus http://es.slideshare.net/mundociencias/el-sonido-2732350 aurkezpeneko 35. diapositiba
Soinuaren islapena: oihartzuna eta erreberberazioa Oihartzuna egon dadin 17 metro egon behar dute soinuaren jatorria (*) eta oztopoaren artean. 17 metro edo gehiago Giza belarriak soili 0,1 segundoko separazioa duten soinuak bereiz ditzake. Batera iristen badira ezin ditugu bereizi. Denbora tartea txikiagoa bada, soinua bakarra dela dirudi.
e v = t e = v . t = 340 m/s . 0,1 s = 34 m Joaneko bidaian Soinuaren islapena: oihartzuna eta erreberberazioa v = e t v = abiadura e = ibilitako espazioa t = erabilitako denbora e = v . t = 340 m/s . 0,1 s = 34 m 34 metro joaneko bidaian eta itzulerako bidaian egiten ditu: Joaneko bidaian Itzulerako bidaian
Soinuaren islapena: oihartzuna eta erreberberazioa Joaneko bidaia + Itzulerako bidaia = 34 metro 17 m + 17 m = 34 metro Hau da: 34 m / 2 = 17 m
Sonarra Soinuaren islapena: oihartzuna eta erreberberazioa Itsas ontzi batzuek daramaten tresna da. Itsas hondora soinuak igortzen ditu eta baita ere oztopoak edo hondoak sortzen duen oihartzuna jasitzen du mikrofonoak. Itsasoko uretan soinuak duen abiadura ezagutuz eta islatzeko behar duen denbora ezagutuz, oztopoa edo itsas hondoa zein distantziara dagoen kalkula dezakegu. Zer dira ekografiak? Eta medikuntzan (litotriziak adibidez)? Industrian ultrasoinuak erabiltzen al dira? Sonarra 2. munduko gerran erabiltzen hasi zen, urpeko ontziak detektatzeko. Erabilgarritasuna: Arrantza Urpeko ontzien detekzioa Itsas hondoaren mapa
Sonarrari akoplatutako ordenagailua Itsas hondoen 3D-tako itsas hondoak elabora daitezke. Datuekin eta programa matematikoekin kalkula daitezke, ordenagailuen laguntzarekin noski. Sonarrari akoplatutako ordenagailua Irudiak http://es.slideshare.net/mundociencias/el-sonido-2732350 41-44 diapositibetan duzue. Urpeko sumendiak edo erliebea http://es.slideshare.net/mundociencias/el-sonido-2732350 45 eta 46 diapositibetan animaliekin duten lotura eta garrantzia agertzen da. Ani aliak aztoratu eta euren bizitza kaltetzen dugu.
Soinua ormetan, zoruan eta sabaian islatzen da. Soinuaren islapena: oihartzuna eta erreberberazioa Soinua ormetan, zoruan eta sabaian islatzen da. Distantzia 17 metro baino gutxiago denean, oihartzuna sortu beharrean, ERREBERBERAZIOA sortzen da. Erreberberazioan soinuak ez dira modu berezituan jasotzen (oihartzunarekin gertatzen zen moduan), baizik eta luzatutako eta gainjarritako soinu bakar baten moduan. Soinua luzatu dela dirudi. Horretxegatik kalean eta hutsik (altzairurik gabe) dagoen etxebizitzan entzundakoak ezberdinak dira.
Soinuaren islapena: oihartzuna eta erreberberazioa Kalean eta hutsik (altzairurik gabe) dagoen etxebizitzan entzundakoak ezberdinak dira, … Uhin zuzenak Bigaren mailako islatutako uhinak ditugu Lehen mailako islatutako uhinak http://es.slideshare.net/mundociencias/el-sonido-2732350 helbideko 47 eta 48 diapositibetan duzue
Soinuaren islapena: oihartzuna eta erreberberazioa Soinuaren zurgapena Sarrera teorikoa Erreberberazioa gutxitu behar da baina soinua ez da erabat zurgatu behar, soinu iturriaren intentsitatea gehiegi ez handitzeko. Zein aldagaiek eragiten dute? Materialen zurgapena (taula) Aurkezpena Non eta zertarako erabiltzen da? Gune itxietan (kontzertu aretoetan, antzokietan, zineetan eta abarretan erreberberazioa zerk mugatzen du? 1.- Diseinuak. 2. Ormen materialen zurgatze gaitasuna (kortxoa, kartoia, moketak, ohialak,…). 3.- Pertsona kopuruak zurgatzen du.
UHINEN GAINEZARTZE FENOMENOAK Orain arte foku bakarra zegoela suposatu dugu. Praktikan, berriz, hainbat foku igorletatik datozen uhin ezberdinak ingurune beretik heda daitezke, bertako puntu batean elkartzen direnean elkarren artean gainezarriz. Ingurune bereko puntu batera ailegatzen diren hainbat uhinen gainezarpenari interferentzia deritzo. Fenomeno honen adibideak: uretan bi harri jaurtitzen direnean distantzia batera sortzen diren uhinak gainezartzen dira irudi bereziak sortuz, orkestra batean soinu ezberdinen igorle asko daude eta gure belarrira guztien gainezarmena heltzen da, argi zuria kolore ezberdineko uhinen gainezarpena da,… Fenomeno guzti hauek GAINEZARTZE PRINTZIPIOAN oinarriturik azter daitezke: Espazioaren eskualde beretik, une berean, uhin bi edo gehiago igarotzen direnean, inguruneko puntu bakoitzaren benetako elongazioa uhin bakoitzak bere aldetik sortutako elongazio guztien batura bektoriala da. Gainezarri ondoren uhinak banatu egiten dira eta hedatzen jarraitzen dute inolako aldaketarik jasan gabe. Applet
Uhinen interferentzia lantzeko sakatu eta interen nabigatuz ikasi Eraikitzailea INTERFERENTZIA Deuseztatzailea Uhinen interferentzia lantzeko sakatu eta interen nabigatuz ikasi
PULTSAZIOAK Interferentzia kasu berezi bat da, elkartzen diren uhinen maiztasunen arteko diferentzia oso txikia denean. Pultsazioak entzuteko appleta Uhinen gainezarpena pultsazioetan
Soinu interferentziak Bi iturriek soinua sortzen badute, berdinak badira eta aldi berean igortzen badute (uhin eredua erabiliz fasean). Ikus irudia. Mikroskopioak eta osziloskopioak neurtzen dute. Interferentziak sortzen dira, fasean eta desfasean. Eraikitzaileak eta deseraikitzaileak dira. Maximoak x1 –x2 = nλ puntuan egongo dira.
UHIN GELDIKORRAK Uhin geldikorrak norabide berean baina aurkako noranzkoan hedatzen ari diren bi uhinen interferentziaz sortzen dira. Aurkako noranzkoko uhinen interferentzia Uhin geldikorrak ingurune mugatuetan sortzen dira (hodietan, soketan,..). Horrelakoetan, hedatzen ari den uhina oztopo batera ailegatu (hodiaren edo sokaren muturrera) eta bertan islatu egiten da. Uhin erasotzailearen eta islatuaren interferentziaz uhin geldikorra sortzen da. Uhin geldikorrak
Uhin geldikorren propietateak Uhin geldikorrak uhin osagaien maiztasun bera dauka. Anplitudea posizioaren menpekoa da: Puntu batzuetan interferentzia eraikitzailea da eta anplitudea maximoa da: SABELAK. Beste puntu batzuetan interferentzia deuseztatzailea da eta anplitudea nulua da: NODOAK.
Uhin geldikorren propietateak Nodoetan ez dago inolako oszilaziorik. Gainerako puntu guztiak, berriz, oreka-puntuaren bi aldeetatik perpendikularki oszilatzen dute anplitude desberdinekin. Uhin geldikorrak ez du bidaiatzen eta, beraz, ez du energiarik garraiatzen. Egoera bakoitzean (luzera bateko haria edo hodia) maiztasun jakin batzuk baino ez dira posibleak. Horiexek dira hariaren edo hodiaren bibratzeko modu edo maiztasun naturalak. Bibrazio moduak soka batean Uhin geldikorrak hodietan
ERRESONANTZIA Erresonantzia fenomenoa oszilatzeko gai den sistema batean gertatzen da kanpoko akzio periodiko bat eragiterakoan (indarra, uhina,..) betiere, kanpoko eraginaren maiztasuna sistemaren berezko maiztasun baten berdina denean. Horrelakoetan, akzioa txikia izanda ere, behin eta berriz aplikatuta, sistemaren anplitudea nabarmen handitzen da. Adibidez: Soldadu-talde batek zubi baten gainetik pasatu behar duenean, pauso-erritmoa eten egiten dute, ez dadin gerta pausoen maiztasuna eta zubiaren berezko maiztasuna berdinak izatea. Tacomako zubia Telebista edo irratia sintonizatzean zirkuitu elektroniko osziladore baten berezko maiztasuna aldatu egiten da, inguruan bidaiatzen ari den uhin bereizi baten maiztasunaren berdina izan arte. Sistema atomiko edo nuklearrek erradiazioz argitzen direnean ere, erresonantzia-fenomenoak erakusten dituzte. (RMN)
Indar periodikoa egiten dugu (bultaka ukituz koparen ezpaina. Erresonantzia da Gertakizuna Bibra daitekeen gorputz batean gertatzen da. Adibidez aireak kopa baten barruan bibra dezake. Indar periodikoa egiten dugu (bultaka ukituz koparen ezpaina. Bibrazioaren maiztasunak parekatzen du gorputzaren berezko maiztasunarekin. Eraginez asko handitzen da bibrazioaren anplitudea. Maiztasun berdineko bi diapasoi hartzen baditugu eta gertu kokatzen baditugu, bata bibra arazterakoan, besteak berez igortzen du soinu bera lehenengoak airean presio aldaketak sortzen baititu. pelikula Pelikula 2
Giza ahotsa Giza ahotsa Kordazko instrumentuen kasuan Erresonantzia kaxa oso garrantzitsua da. Kaxa honek soinuak indartzen ditu. Erresonantzia da. Kaxaren forma eta tamaina funtsezkoa da, berezko frekuentziei dagozkionak izan daitezen eta, beraz, erresonantzia egon dadin. Tinbrea aldatzen dute, frekuentzia ezberdinentzat anplitudea ezberdin aldatzen baita. "formantea“ da indartzen den frekuentzia multzoa. Maiztasuna
Soinuaren iturburua Erreakzio-motorra Su artifizialak Itsasontzietako makinen gela Rock taldea Mailu pneumatikoa, ehungailua Ibilgailu astuna, piezen leunketa Trafiko handiko kalea Automobilak Bulegoa Elkarrizketa normala Etxebizitza lasaia Hostoen zarata Entzumenaren ataria 4 Kutsadura akustikoa Dezibelio asko dituzten soinuak deserosoak eta oso mingarriak izan daitezke. Halaber arazo psikologikoak sortzen dituzte: Gehiago haserretzea, estresa, lanean, eskolan edo etxean errendimendu txikia, … Zeintzuk dira kaltegarriak?
Zarata hots ezatsegin eta gogaikarria, gizaki edo jende multzo batengan, nahi izan gabe, ondorio fisiologiko eta psikologikoa izan dezakeena da. Ez da soilik oraingo kontua, baina argi dago gizakia gero eta zarata handiagoa sortzen ari dela azkeneko hamarraldietan, batez ere hiriguneetan eta garraiobideetan. Izan ere, zarata mailaren gorakada guztiz loturik dago biztanle dentsitatea handitzearekin, eguneroko bizimoduaren mekanizazioarekin, eta pertsonen zein salgaien garraiorako ibilgailu motordunen erabilera gero eta zabalagoarekin. Hona gizakiak sorturiko zarata iturri nagusiak: garraioa (automobilak, hegazkinak eta trenak), eraikuntza eta herri lanak, industria eta beste batzuk, hala nola, sirenak, bozinak... Ingurugiroko zaratarekiko esposizioak kezka handia sortzen du, zaratak, gogaikarria izateaz gainera, eragin handia baitu, gizabanakoen osasunean, portaeran eta giza jardueretan; ondorio psikologiko eta sozialak ere baditu. Gero eta jende gehiago dago zaratak erasanda, hiriguneetan gehienbat. Izan ere, gaur egun, pertsonak gehien gogaitzen dituen eta haien osasunean eragin handiena duen kutsatzaileetako bat da zarata.
Kutsadura akustikoa Neurri hauek har ditzakegu: NEURRI PASIBOAK: Soinua gutxiagotzen dute baina ez dira ezabatzen soinu iturriak Adibidez pantaila akustiko honek soinua gutxiagotzen du baina ez du kentzen soinuaren kausa (trafikoa). NEURRI AKTIBOAK: Soinu fokua kentzea ezabatzen saiatzen dira edo da soinu iturriak soinu gutxiago sortzea. Adibidez: motorren isiltzea hobetuz, makina isilagoak diseinatuz, … HEZKUNTZA NEURRIAK: Kutsadurarik gabeko inguruneak mantentzeko biztanleak jarreretan hezi (adibidez garraio publikoa gehiago erabili)
Kutsadura akustikoa murrizteko ekintza plana 5. Mailakoak kutsadura aztertzen Zikindu gabe kutsatzen du zaratak
Kutsadura akustikoa Eraikuntzen barnean erreberberazioa gertatzen da. Gelatik kanpo hitz egiterakoan, konturatu gabe, zarata handia ateratzen da, eta konturatu gabe arazoak sortzen ditu. Kutsadura akustikoak arazoak sortzen ditu: kontzentrazioa, eskola errendimendua, erraz haserretzea, eta abar.
Zarataren eraginak osasunean Ingurumenaren zarata parke batean. - Entzumen sisteman jasandako eraginak Entzumen sistema kaltetzen da zarata iturri bat denbora luzean jasaterakoan, nahiz eta hau maila baxukoa izan. Inguruneko zaratagatik sortutako entzumen defizitari sozioakusia deitzen zaio. Gehiegizko zarata jasaten duen pertsona batek txistu bat nabaritzen du belarrian,hori alarma seinale bat da.Lehenengoz,jasandako kalteak ez dira betirakoak,10 egunetan joaten dira.Hala ere,zarata jasaten jarraitzen badugu,kalteak betirakoak izango dira,erabat gor geratu arte. - Ahozko komunikazioan sortutako interferentzia Kanpoko zarata dela eta,komunikazioa zailagoa egiten da,beste pertsonei entzutea edo telefonoz hitz egitea eragotziz. - Ez-entzumenezko eraginak Soinu kutsadurak, belarrian kalteak eragiteaz aparte, kalte psikologikoak eta fisiopatologikoak ere eragin ditzake.
Eragin psikopatologikoak 16,0 dBa baino gehiagorekin: Begi-ninien dilatazioa eta begi-kliskatze azeleratua Takikardiak, pultsuaren azelerazioa eta arnasketa bortitzak Buruko mina eta presio arterialaren igoera. Muskuluen aktibitatea jaistea. 28,5 dBa baino gehiagorekin: Gastritis edo kolitisak Kolesterolaren igoera. Odolaren glukosa maila igotzen da. Eragin psikologikoak Insomnioa Nekea Estresa Histeria eta neurosia Isolamendu soziala Gogo sexualaren gabezia Ez-entzumenezko eraginen artean beste hauek dauzkagu:
Loguraren gaineko eraginak Zaratak lo egitea zaila egiten du eta lo daudenak esnatzen ditu. Gainera, frogatuta dago 60 dBko soinuak loguraren sakontasuna txikiagotzen dutela. Jarreraren gaineko eraginak Zaratak momentuko jarrera aldaketak eragiten ditu (oldakortasuna, haserrea, arduragabetasuna...) ziurgabetasun eza,ezinegona eta beldurra sortzen baitute pertsonengan. Memoriaren gaineko eraginak Frogatuta dago zaratak memoriaren kapazitatea murrizten duela, nabarmenki hitz ezezagunak edo luzeagoak direnean. Atentzioaren gaineko eraginak Zaratak eragiten du atentzioa ez sortzea aktibitate espezifiko batean, honek beste batzuetan galtzea eraginez eta aktibitatearen gaineko kontzentrazioa galaraziz.
Haurdunaldiaren gaineko eraginak Ikusi da haurdun dauden amak haurdunaldiaren hasieratik egon badira zonalde zaratatsuetan ez direla haurrengan arazorik sortzen. Baina, esposizioa gestazioaren 5 hilabete eta gero gertatzen bada, erditzearen ondoren umeak ez dute zarata jasaten eta negar egiten dute hau jasatzerakoan, gainera, jaiotzean tamaina txikiagoa dute ere. Umeen osasunaren gaineko eraginak Zaratak negatiboki eragiten du umeen ikasketa eta osasunean. Umeak ingurune zaratatsuetan hezten direnean, soinu seinaleetara erne egoteko ahalmena galtzen dute eta bai irakurtzeko bai komunikatzeko orduan atzerapena izaten dute. Guzti horrek, isolapen soziala eragiten du ume horieengan.
Entzumen sentsazioa eragile subjektiboa da, burmuinean eta entzumeneko prozesu fisiologikoak eta psikologikoak nahasten dituena. Soinuaren ezaugarrien arabera bortitzetan, ahuletan, desatseginetan, … sailkatzen ditu., Adibidez 1000Hzkoa 40 dBkoak, 100 Hzkoa 62 dBkoren sentsazio berdina du.
Soinuaren fisika Simulazio honetan ingelesez eta konplexuak diren kontzeptuak lantzen dira. Soka baten bibrazioak ikusteko