Η παρουσίαση φορτώνεται. Παρακαλείστε να περιμένετε

Η παρουσίαση φορτώνεται. Παρακαλείστε να περιμένετε

EREDU ATOMIKOAK TXINGUDI BHI.

Παρόμοιες παρουσιάσεις


Παρουσίαση με θέμα: "EREDU ATOMIKOAK TXINGUDI BHI."— Μεταγράφημα παρουσίασης:

1 EREDU ATOMIKOAK TXINGUDI BHI

2 PARTIKULA AZPIATOMIKOAK
ATOMOAK : Elementu baten edo Konposatu baten zatirik txikienak dira. Gure “bolatxoak” , materia barrutik adierazteko . BITXIKERI BAT: Atomoetan neurriak txiki-txikiak dira, adibidez diametroa 10-10 eta 10-9 m bitartekoa da eta beraz , ezin ditugu imajinatu ere egin. Esate baterako, miloi bat atomo baino gehiago beharko lirateke, bata bestearen ondoan lerroan jarrita, orrialde honetako lodiera adinako neurria lortzeko

3 ELEMENTUAK/KONPOSATUAK
SUBSTANTZIAREN IZENA SINBOLOA EDO FORMULA ELEMENTUA ALA KONPOSATUA MOLEKULA EDO ATOMOAREN MARRAZKIA URA H2O KONPOSATUA BURDINA Fe ELEMENTUA(egitura erraldoia) POTASIO IODUROA KI METANOA CH4 OXIGENOA O2 ELEMENTUA(egitura molekularra)

4 PARTIKULA AZPIATOMIKOAK
Historian zehar, uste zuten atomoa zatiezina zela ( hori da “atomo” hitzaren esanahia) baina materia izaera elektrikoa aurkitzean, onartu behar zuten atomoan, partikula azpiatomiko batzuk zeudela eta gainera batzuk elektrikoki kargatuta.

5 ELEKTROIAK J.J THOMSON 1897 DESKARGA-HODIA GAS BAT PRESIO BAJUA
POTENTZIAL DIFERENTZIA HANDITZEN BADA. IZPI KATODIOKOAK SORTZEN DIRA.(KAODOTIK ANODORA) EREMU ELEKTRIKOEKIN ETA MAGNETIKOEKIN DESBIDERATZEN DIRA(MASA ETA KARGA DUTE) ELEKTROIEZ OSATUTA. (KARGA NEGATIBOA ETA MASA OSO TXIKIA) ELEMENTU GUZTIEL DITUZTE.

6 PROTOIAK GOLDSTEIN 1886 DESKARGA –HODIA HIDROGENO GASAREKIN. KATODO ZULATUTA KANAL IZPIAK(IZPI KATODIKOAREN KONTRAKOAK) PARTIKULA POSITBOZ OSAUTA. PROTOIAK. ELEKTROIEN ADINAKO KARGA DUTE BAINA KONTRAKOA. MASA ELEKTROIARENA BAINO 1837 ALDIZ HANDIAGOA. ELEMENTU GUZTIETAN DAUDE.

7 DESKARGA-HODIA : IZPI KATODIKOAK ETA KANAL IZPIAK

8 ELEKTROIA J. J THOMSON 1897 PROTOIA E
ELEKTROIA J.J THOMSON PROTOIA E.GOLDSTEIN NUKLEOA RUTHERFORD NEUTROIA J.CHADWICK

9

10 EREDU ATOMIKOAK Ikusi dugunez partikula azpiatomikoak batera ez zituzten aurkitu. Ondorioz , historian zehar proposatu dira eredu desberdinak azaltzeko NOLAKOA den atomoa eta NOLA KOKATZEN diren partikulak atomoaren barruan. Eredu horiek dira EREDU ATOMIKOAK.

11 DALTON-EN EREDUA 1808  Bere ustez materia "atomo" izeneko partikula txiki zatiezinez osaturik dago. Elementu desberdinen atomoak, desberdinak dira.

12 EREDU ATOMIKOAK 2.-Atomoa trinkoa da.
1.-THOMSONEN EREDUA (1904) 1.- Bakarrik elektroiak aurkituta zeuden, 2.-Atomoa trinkoa da. 3.- Atomoa neutroa denez Thomsonek proposatu zuen: ATOMOA POSITIBOKI KARGATUTAKO MASA ZEN, ETA ELEKTROIAK -KARGA NEGATIBOAK- TXERTATUTA ZEUDEN, HORRELA ATOMOA NEUTROA DA. Atomoa betetako pastel esferikoa izango balitz bezala hartzen du eta txertatuta txokolatezko bolatxoak. 4.-RUTHERFORDek esperimentuak egin eta argitaratu ondoren, atzeratuta geratu zenTHOMSONEN EREDUA eredu ESTATIKOA delako ez ditu azaltzen fenomeno elektrikoak.

13 RUTHERFORD-en EXPERIMENTUA(1911)
α partikulak (masa eta karga positiboa) Partikula gehienek urrezko xafla zeharkatu zuten, desbideratu gabe. Partikula kopuru txiki baten ibilbidea apur bat aldatu zen,urrezko xafla zeharkatzean. partikulatik batek soilik errebotatu eta ez zuen zeharkatu xafla.

14 RUTHERFORD(1911) SAIAKUNTZAREN ONDORIOAK
1.-Atomo bakoitzaren karga positiboa uniformeki banatuta dago nukleo baten (atomoaren erdian kokatuta), eta, beraz, xafla zeharkatzen duten partikula positiboak ez lirateke gehiegi desbideratuko atomo gehiena hutsik dagoelako. 2.-Nukleotik hurbil pasatzen diren partikula positiboak dezente desbideratzen dira kargak berdinak direlako, eta 3.-gutxi batzuek nukleoarekin zuzenean talka egin eta hasierako bidean atzera egingo dute. Hau dena, kargak berdinak direlako eta elkar aldarazten dutelako

15 RUTHERFORD-EN EREDU ATOMIKOA
Atomoan bi alde nagusi daude: NUKLEOA eta GERUZA EDO AZALEAN. Nukleoan karga positiboa dago (protoiak), baita atomoaren masaren zatirik handiena ere. Azalean, nukleoaren inguruan biraka , elektroiak Atomoa RUTHERFORDentzat da sistema planetarioa izango balitz bezala. (Nukleoa = Eguzkia eta elektroiak = planetak) Eredu DINAMIKOA eta NUKLEOAREN EXISTENTZIA. ELEKTROIAK NUKLEOA

16 BOHRren EREDU ATOMIKOA (1913)
Atomoak nukleoa positiboa du(neutroiak eta protoiak) Elektroiak nukleoaren inguruan biratzen ari dira, baina orbita zirkularretan Elektroiak sartzen dira orbita bakoitzean energiaren arabera.(atomoa KUANTIFIKATUTA) Elektroiak bere orbitan ez du energiarik hartzen ezta ematen ere oso azkar biratzen duelako.

17 1.GERUZA: K geruzan 2 elektroi gehienez kabitzen dira,
Geruza edo orbita bakoitzean elektroi kopuru konkretu bat kabitzen da, n2(n:1,2,…geruzaren ordena nukleotik kanpora) 1.GERUZA: K geruzan 2 elektroi gehienez kabitzen dira, 2.GERUZA:L geruzan 8 elektroi gehienez kabitzen dira, 3.GERUZA:M geruzan 18 elektroi gehienez kabitzen dira…. Elektroiek energia jakin bat dute orbita bakoitzean; orbita nukleotik zenbat eta urrutiago egon, orduan eta handiagoa da energia.

18 Atomo bati energia ematen badiogu (adibidez igurzten) elektroiak pasako da beste goiko orbita batera , bueltatzean berriro bere orbitara hartutako energia igorriko du . Horrela ESPEKTROAK lortzen dira. Elementu bakoitza dauka berarena. Kanpoko orbita batera pasatzeko energia eman behar zaio elektroiari Bere orbita bueltatzean Emandako energia bueltatzen du

19 BOHRren EREDU ATOMIKOA (1913)

20 Neutroiak: CHADWICK (1932) lortu zuen ikustea.
GAUR EGUNGO EREDU ATOMIKOA (1925) ATOMOAREN PARTIKULAK PROTOIAK ,ELEKTROIAK. Neutroiak: CHADWICK (1932) lortu zuen ikustea. Neutroak dira (karga elektrikorik ez dute). Neutroien masa protoienarena da (pixka bat handiagoa ). HEISENBERG/SCHRODINGER(1925) (HODEI ELEKTRONIKOEN EREDUA): PROPOSATU ZUTEN ATOMOA HORRELAKOA ZELA: NUKLEOA : atomoaren erdigunea da eta bertan protoiak eta neutroiak daude. Protoiaren eta neutroiaren masak ia-ia berdinak dira. Protoien karga positiboa da .neutroiek ez dute. Karga positibo guztia nukleoan dago eta atomoaren masa gehiena ere bai.

21 GAUR EGUNGO EREDU ATOMIKOA
GERUZA ELEKTRONIKOA :ORBITALAZ OSATUTA Orbitalak : Atomoaren kanpoaldea da eta GERUZA ELEKTRONIKOA osatzen dute. Ordenatuta daude energiaren arabera: txikietatik handienetara.(atomoa kuantifikatuta) Orbitaletan elektroiak higidura kaotikoan higitzen ari dira. Elektroiek karga negatibo dute. Elektroiaren masa protoiarena baino 2000 bider txikiagoa. Orbitala: Espazioko eremu bat da eta bertan elektroiak aurkitzeko probabilitatea %95ekoa da.

22 ORBITALAK Mota desberdinak existitzen dira (s,p,d,f) . Orbital bakoitzak dauka bere forma geometrikoa, Adibidez “s” orbitalak esferikoak dira. Orbital bakoitzean elektroi kopuru bat kabitzen da, 2e- gehienez: “s” 2 elektroi (orbital bakarra) “p” 6 elektroi (3 orbital); “d” 10 elektroi“ (5 orbital); “f “ 14elektroi(7orbital)

23 Orbitak eta Orbitalak K 1.GERUZA 2e- 1s2 L 2. “ 8e- 2s2 2p6
ORBITAK(BOHR) ELEKTROIAK ORBITALAK(HODEI EREDUA) EDO GERUZA ELEKTRONIKOAK K 1.GERUZA 2e s2 L “ e s2 2p6 M “ e- N “ e s2 4p6 4d10 4f14 3s2 3p6 3d10


Κατέβασμα ppt "EREDU ATOMIKOAK TXINGUDI BHI."

Παρόμοιες παρουσιάσεις


Διαφημίσεις Google